‘San Luisen Ehun Mila Semeak’ erakusketaren bigarren zatia Zumalakarregin
San Luisen Ehun Mila Semeak, kontaketa garaikidea erakusketa aurkeztu dute Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Ekitaldian Garazi Lopez de Etxezarreta Aldundiko Kultura zuzendariak, Fernando Bernues Donostia 2016ren zuzendari artistikoak eta Mikel Alberdi museoko dokumentazio zentroaren arduradunak parte hartu dute.
Erakusketa hau Donostia 2016 egitasmoaren Bake Ituna proiektuaren barne antolatu dute. Frantziatik liberalen aurka borrokatzera etorri zen San Luisen Ehun Mila Semeak taldeari buruzkoa da. Taldearekin etorritako ilustratzaileek egindako marrazkiak eta garai hartako dokumentuak ikus daitezke.