Erosketa-bonuak zotz egingo dituzte dendariek, Lazkaoko azokan
Lazkaoko merkatariek larunbatean egingo duten azokan erosketa bonuak zozkatuko dituzte. Plazako pilotalekuan izango da stock salmenta azoka. Ferian erosketak egiten dituzten bezeroen artean 50 euroko balioko bi txartel zotz egingo dituzte. Feria bihar izango da, 10:00etatik 20:00etara da, bazkal orduko etenarekin (14:00etatik 16:30era). Hamar-bat komertziok jarriko dituzte salpostuak, plazako pilotalekuan. Lazkaon merkatari elkarteak antolatu du lehendabiziko feria, baina elkarteko kide ez diren komertzioek ere jar ditzakete postuak.