Euskaraz bizitzeko "eskubidea eta nahia" korrika aldarrikatuko dituzte, Lazkaon
Bigarren urtez, Lazkaon Euskaraz bizi nahi dut lasterketa herrikoia egingo dute. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Bihar 12:00etan da korrikaldi sinbolikoan, plazatik abiatuta. Izena udaletxean eman liteke, gaur, 14:30etik 16:30era. Bihar ere izango da aukera. Haurrek (14 urte arte) 2 euro eta helduek 5 euro ordainduko dute. Elastikoa 5 euro gehiago kostatuko da.