Hilaren hasieran Ordizian jokatu zen Superkopako irudia. Carlos Mediavilla
Sevillaraino bidaiatuko dute Ampo Ordiziako joakalariek denboraldi honetan etxetik kanpora jokatuko duten lehen partidarako. La Cartujako zelaian Cajasol Ciencias taldea izango dute aurkari ordiziarrek igandeko aurrez aurrekoan. “Ez da norgehiagoka irabazteko lekurik aproposena, garesti saltzen baitu porrota Cajasolek”, diote klubetik.
Aurreko urteetan fitxatze ugari egindako taldea da Sevillakoa; hala ere, harrobiko jokalariekin egindako lana dela-eta, azken bi urteetan bertako jokalariekin soilik aritu dira. Lehen jardunaldian Bartzelonako U.E. Santboianari irabazi zioten, 13-17.
Ordiziarren taldean, El Salvadorren aurkako partidak jokalari asko “ikututa” utzi ditu; hala ere, Youssef Haddar izan ezik, beste guztiak Santos Regilen aginduetara egongo dira. Itzulerako bidaia luzea izango delako, partida 11:30ean hasiko da. “Aurreko asteko porrotaren ondoren oso gararntzitsua izan da garaipena lortzea”, diote klubetik.