Itsasondon gaur hasiko dira herriko jai nagusiak
Hiru eguneko egitaraua prestatu du Itsasondoko Udalak, herriko festetarako. Gaur hasiko dira, eta igandera arte jarraituko dute. Goizean, herri eskolako haurrek batukada egin dute, jaietarako iragarpena egiteko. Gauean, beste behin, Imuntzo eta Beloki trikitilariekin izango da aurreneko parranda.
Plazan estalpe handi bat kokatu du udalak. Bi txosna ere jarriko dituzte, herriguneko bi tabernekin batera, jaietan zerbitzua emateko. Udalak balkoietan ikurrina jartzeko deia egin die herritarrei. Lepoko zapiak ere atera dituzte.
Egitaraua
Gaur, ostirala, irailak 20
- 11:30. Batukada, eskolatik.
- 17:00. Haur jolasak, zinta karrera, apar festa.
- 19:30. Futbola: gurasoen eta gazteen artean partida.
- 21:00. Herri afaria (20 euro).
- 23:00. Imuntzo eta Beloki.
- Goizaldera. Baratzuri zopa eta txokolatea, Kaxintanen.
- 09:00. Goiz eresia.
- 11:00-13:00. Eskulan tailerrak, haurrentzat.
- 13:00. Beitira txirrindu igoera.
- 14:30. Paella lehiaketa eta herri bazkaria (15 euro).
- 17:00. Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna.
- 18:00. Herri jolasak.
- 19:30. Amaia DJa.
- 20:00. Mozorro lehiaketa.
- Gauean. Amaia DJa.
- 09:00. Goiz eresia.
- 10:00-13:00 eta 16:00-18:00. Puzgarriak, Beiti kalean.
- 11:00. Altzagaratera txirrindu igoera.
- 12:00. Hamaiketakoa, Jokinek eta lagunek alaituta.
- 18:30. Herriko gazteen arteko pilota partidak.
- 19:00. Ijitu dantza taldearen saioa.
- 19:30. Buruhandiak.
- 20:00. Sagardo dastaketa.