
Gaur eta bihar, egun osoan zehar, VI.
stock eta kale azoka egingo dute Ordizian. Plaza Nagusian jarri duten
stock gunean 19 dendek jarri dute postua; gehienak Ordiziakoak, baina, baita Lasarte, Errenteria, Zarautz eta Muskiztik etorritakoak ere. Beste zortzi saltokik euren denda atarietara atera dituzte salgaiak; denboraldiko produktuak eta aukerak izango dira eskuragai. Goizean zehar jendea gerturatzen hasi bada ere, “momentuz ikustera” etorri direla azaldu du saltzaileetako batek; “arratsaldean izango da mugimendu gehiago”.
Gaur arratsaldean lauetatik zortzietara izango da azoka. Bihar berriz, 11:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30era. Plaza Nagusian musika animazioa egogo da. Txikienentzat berriz, hainbat ekintza antolatu dituzte Garagartza Plazan. Ludoteka puzgarria, surf mekanikoa, zezen mekanikoa eta mahai-futbol puzgarria, besteak beste.
Stock eta kale azokan erosketak egiten dituzten bezeroen artean 100 euroko hiru erosketa-txartel zozketatuko dira. Bezeroek erosketa bakoitzaren truke txarteltxo txiki bat jaso eta bere datuekin bete ahal izango dute, ondoren Plaza Nagusian kokatuta egongo den kutxan sartu eta zozketan parte hartzeko.