Hasi dira Arana-Bideluzeko festak Beasainen
Atzo, 18:00etan, buruhandiekin hasi ziren Beasaingo Arana-Bideluzek jaiak. Ohikoak izan ziren korrikaldiak, negarraldiak eta astundialdiak. Indarrak berritzeko, txokolate beroa eskaini zieten auzotarrek haurrei. Iluntzean eta gauean, disko festa egin zuten.
Gaur, 12:30ean, basoerdi edate herrikoia egingo dute. Arratsaldean, berriz, 17:30ean, Euskaraokea eta Diskotxikia eta 24:00etan, Mystery Train taldearen kontzertua izango dituzte.
Bihar ere egun betea izango dute: 12:00etan toka erretiratuentzat, basoerdi edate herikoia eta BM txirrinduen zirkuitua eta jolasak; 16:30ean puzgarriak; 18:30ean ‘Tatxin Tatxan eta jarri dantzan’ haurrentzako ikuskizuna; eta 19:30etan luntxa egingo dute Aitzgorri Mendizale Elkartean, Arana, Bideluze eta J.M. Iturriotz kaleetan jaio eta bizi diren erretiratuentzat.