Itsasondoarrek herriko festak dituzte bihar arte
Itsasondoarrak festetan murgilduta dabiltza atzotik. Goizean goiz eresia, haur tailerrak, Beitiko igoera eta paella lehiaketak izan dituzte. Arratsaldean, berriz, Patxin eta Potxin pailazaoak, herri jolasak eta Amaia Dj. Mozorroturik dabiltza itsasondoarrak, 20:00etan mozorro lehiaketa izango baitute.
Bihar ere festa eguna izango dute Itsasondon. Hona hemen egitaraua:
- 09:00. Goiz eresia.
- 10:00-13:00: Puzgarriak Beiti kalean.
- 11:00: Altzagarateko igoera.
- 12:00: Hamaiketakoa.
- 14:30: Bazkaria Jokin eta Lagunek amaituta.
- 16:00-18:00: Puzgarriak Beiti kalean.
- 18:30: Herriko gazteen pilota partiduak.
- 19:00: Euskal dantzak Ijittu dantza taldearen eskutik.
- 19:30: Buruhandiak.
- 20:00: Sagardoo dastaketa.