Solana presoari elkartasuna adierazi diote Legazpin
Goierri garaiko Herrirak Kepa Solana presoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du Legazpin; Euskal Herria plazan elkartu dira, eta handik kalejira soinuekin itzulia egin dute herriko kaleetan. Gaur Lugon (Galizia) dira Goierri garaiko Herrita taldeak antolatutako martxan. Solanaren semeak duen bisita ordua aprobetxatuz, hainbat herritar joan dira Galiziara, legazpiarrari ezarritako Parot dotrina salatzeko eta herrikide eta lagunari babesa adierazteko.
Goierriko garaiko Herrirak adierazi duenez, Ezkio-Itsasoko Gonzalo Rodriguezi, eta Legazpiko Juani Delgadori eta Solanari berari, «10 urtean luzatu diete lehendik zuten kartzela zigorra», Parot doktrina ezarri eta gero; horregatik, maiatzean Herrera de la Manchara (Salamanca, Espainia) egindako martxaren ondoren, gaur Galizian dira Herrirako kideak, eta aurrerago Delgadorengana beste martxa bat antolatzekotan dira.