X. Erreka eguna ospatu dute Legazpin
Eguraldia lagun, goizeko 10:00etarako jarritako zegoen hitzordura, 140 legazpiarretik gora iritsi dira. Urola erreka garbitzea helburu hartuta, aurten era berezian ospatu dute hamargarren ekitaldia. Panel bereziak jarri dituzte errekaren eta erreka ondo zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Adin desberdinetako herritarrek egin dute beste behin ere bat ekimenarekin. Nerabe zerbitzuek adibidez, grafitia egiten aritu dira. Behin lanak bukatutakoan, 13:00etan, hamaiketakoa egin dute.