Ampo eta Hernaniren arteko derbia jokatuko da larunbatean Ordizian
Ligako hirugarren jardunaldian Hernani RCE hartuko du etxean Ampo Ordiziak; denboraldiko lehen derbia izango da. Norgehiagoka larunbatean jokatuko da Altamira estadioan 16:00etan. Hain zuzen ere, igandean izango den Josetxo Imaz memoriala dela-eta aldatu dituzte ohiko egun eta ordua.
Denboraldia hasi berria den arren, zaleen ikusmina piztuko duen partida izango da larunbatekoa. Ampo Ordiziarentzat garrantzitsua izango da garaipena, “pauso bat gehiago” ematea ekarriko duelako; eta Hernanik irabazita”heldutasuna eta agintea” erakutsiko lituzke. Interesgarria izango da norgehiagoka, bi klubek puntu gosez daude eta.
Bi taldeek asko aldatu dute taldearen egitura iaztik. Ordizian aldaketa ugari izan dira klubeko alor ezberdinetan; jokalariak barne. Hernaniren kasuan ere hainbat jokalarik utzi dute taldea. Mitxelena, Sarasola, Seco eta Otañok, esate baterako, taldea utzi dute eta harrobiko gazteek hartu dute euren lekua. Iraitz Garmendia ere ez da Hernanirekin jokatzen ari, Australian baitago denboraldi honetan. Hala ere, Hernanik talde lehiakorra duela erakutsi du aurreko bi jardunaldietan. Santos Regilek “errespetua eta lana” eskatu du. Larunbateko partidari begira Regilek dio puntuan lortzea dela garrantzitsuena. “Horretarako baloiaren jabetza lortu behar dugu”, dio.