Butak21 zineklub taldeak antolatuta, bihar hasiko da Before sunset film estatubatuarraren emanaldiarekin. Ohi baino film gutxiago hartuko ditu gaur abiatuko den zineklub ziklo berriak. Orain artean zazpi pelikula eman badituzte, bost eskainiko dituzte gaur hasi eta azaroaren 29ra arte. Julen Arakama Butak21 zineklub taldeko kideak bi murrizketa mota aipatu ditu, «aurtengo lehenengo zikloan ikusle gutxiago etorri da eta diru laguntzak ere murriztu dira».
Legazpiko Atez Atekoaren Kontrako Plataformak deituta, protesta jendetsua egin zuten atzo Legazpin. Atez atekorik ez! 3.683 legazpiar atez atekoaren kontra zioen pankartaren atzean atera eta herriko kaleak zeharkatu zituzten manifestazioan. Ondoren, 'kazerolada' egin dute udaletxe aurrean, udala osoko bilkura egiten ari zen bitartean.