Antzizar kiroldegiak web orrialde berria du
www.antzizar.net web orrialde berria du Beasaingo Antzizar kiroldegiak. Gaur goizean aurkeztu dute, weba egiteaz arduratu den Bikoa enpresako Itxaro Mendizabalek, Koldo Agirre alkateak eta Jon Alkaiaga Kirol Fundazioko teknikariak. “Elkarlanean” egindako urtebeteko lanaren fruitu da weba eta “Igartzako webaren irizpideak jarraituz” egin dute. Kiroldegiaren erakustokia izateaz gain, eskaerak egiteko aukera emango du eta Twitter eta Facebook bidez jarraitu ahal izango da.