Gazte bat atxilotu dute Ordizian, Beasaingo gizon bat jotzea leporatuta
Segurtasun Saialak jakitera eman duenez, astearte gauean 22 urteko gazte bat atxilotu zuten Ordizian, Beasaingo gizonezko bat jotzea leporatuta, bere neskalagunarekin hizketan ikusi zuenean. Kolpeak jaso zituen gizona ospitalera eraman zuten eta bertan dago oraindik lesio larriekin: buruan eta gorputz osoan ditu zauriak eta kolpeak. Atxilotutako gazteak aurrekariak ditu eta Tolosako Goardiako Epaitegian igaro zuen gaua.