Murrizketak direla eta, zineklub ziklo berria inoiz baino laburrago dator
Butak21 zineklub taldeak antolatuta, bihar hasiko da Before sunset film estatubatuarraren emanaldiarekin. Ohi baino film gutxiago hartuko ditu gaur abiatuko den zineklub ziklo berriak. Orain artean zazpi pelikula eman badituzte, bost eskainiko dituzte gaur hasi eta azaroaren 29ra arte. Julen Arakama Butak21 zineklub taldeko kideak bi murrizketa mota aipatu ditu, «aurtengo lehenengo zikloan ikusle gutxiago etorri da eta diru laguntzak ere murriztu dira».