Protesta zaratatsua egin dute Legazpin atez atekoaren kontra
Legazpiko Atez Atekoaren Kontrako Plataformak deituta, protesta jendetsua egin zuten atzo Legazpin. Atez atekorik ez! 3.683 legazpiar atez atekoaren kontra zioen pankartaren atzean atera eta herriko kaleak zeharkatu zituzten manifestazioan. Ondoren, 'kazerolada' egin dute udaletxe aurrean, udala osoko bilkura egiten ari zen bitartean.