Don Letts musikari eta zinema zuzendaria.
Urriaren 17tik 19ra egingo da aurtengo Ordiziarrock eta sorpresaz beteriko edizioa izango dela ziurtatu dute antolatzaileek. Ordizian bertako eta Euskal Herriko musika taldeez gain, nazioarteko artista bat ere etorriko da: Don Letts handia.
Larunbatean, urriak 19an, izango da Don Lettsen musika entzuteko aukera. Musikaria eta zinema zuzendaria da Don Letts (London, 1956) eta eragain zuzena izan zuen 70eko hamarkadan punk musikaren hastapenetan Britainia Handian. The Clash taldearen musikan izandako eboluzioaren sustatzaile nagusia izan zen; talde horri buruz egindako
Westway to the World dokumentalarekin Grammy saria irabazi zuen AEBetan.
Don Lettsekin batera, Phil Strongman ere Ordizian izango da. Strongman Sex Pistols punk talde handiaren biografotzat hartzen da; hainbat liburu kaleratu du punkaren historiaren inguruan.
Urteurren berezia
Aurtengoan gainera jaialdiaren hamargarren urteurrena ospatuko dute. Antolatzaileentzat ordea, berezia izango da ez soilik urteurrenagatik, hainbeste urtez borrokatutako entsegu lokalak lortu dituztelako baizik. Kiroldegi barruko futbol zelaiaren aldamenean egin dira lokal horiek, zortzi dira guztira. Urriaren 14an egingo dute entsegu lokalen ate irekiera ilutzeko zazpietan.