Elkartasun Azokarako gaiak biltzen hasi dira Legorretan
Legorretan urriaren 25ean ospatuko dute Elkartasun Azoka. Herritarrek emandako gaiak salduko dituzte, eta bildutako dirua garapen proiektuetarako bideratuko dute. Materiala biltzen hasi dira, udalaren Kultura eta Gizarte-Ongizate Batzordeak eskatuta. Soberan edo erabiltzen ez direla dituzten gauzak eman ditzateke legorretarrek: jostailuak, etxe-tresna elektrikoak, musika diskoak, arropa, liburuak… Astean 08:00etatik 14:00etara udaletxera edo 17:00etatik 20:00etara kultur etxera eraman behar dira, urriaren 16rako.