Etorkinentzat euskara ikastaroa jarriko dute Legorretan
Legorretako Udalak etorkinentzat Aisa metodoko euskara ikastaroa antolatu du. 60 ordukoa da, eta matrikula 18,50 euro kostako zaie ikasleei. Liburuak udalak ordainduko ditu, eta asistentzia %80 baino handiagoa badute, matrikularen %75 itzuliko die. Gutxienez sei lagun behar dira —bizpahiru falta dituzte taldea osatzeko—. Izena urriaren 4rako eman behar da, kultur etxean.