Lazkaoko musika taldeek tabernetan joko dute, gaur
Kontzertu sorta entzuteko aukera izango da, gaur, Lazkaon. Lau tabernatan emanaldiak egingo dituzte talde banak. Udalak Zubierreka goialdean duen biltegian entseatzen dute, horretarako egokitutako lokaletan. Guztiak Lazkaokoak dira.
Gaur 19:00etan da lehen kontzertua, Alboka eta Zelata tartean, Konbo Soyuzekin. 20:30ean, Giroan, Samba Dzanga ariko da; 22:00etan Erlon Fumut, eta leku berean, 23:30ean, El Cerdo que Grunge.
Bestetik, bihar 22:30ean, Jokin Lasa eta Kaki Arkarazo lazkaotarrek kantaldia egingo dute, Arerian. Lasaren Zortziko txiki bat diskoa aurkeztuko dute. Doan da.