Luzuriaga eta Berasategi II garaile pala motzeko txapelketako lehen jardunaldian
Atzo jokatu zen Ordiziako Beti Alai pilotalekuan Gipuzkoako pala motzeko txapelketako lehen jardunaldia. Oianguko bi bikote izan ziren aurrez aurre. Luzuriaga-Berasategi II bikoteak partida bikaina jokatu zuen Aranburu-Agirre bikoaren aurka, azken hauek ez zuten esperotako maila erakutsi. Luzuriaga-Berasategi II izan ziren garaile, 29-40. Arrieta-Otero bikoteak berriz galdu egin zuen Usurbilgo Iradi-Arrutiren aurka, 30-40.
Gipuzkoako txapelketan, kasu honetan hirugarren mailan arituko den Ibarguren I-Olaran bikoteak bihar jokatuko du Atano III pilotalekuan Ategorrietako bikotearen aurka.