Maindireak plaza ondoan
Egungoarekin alderatuta, Zumarragako Euskadi plazaren itxura oso bestelakoa zen 1914an. Plaza hutsik dagoela dirudi inguratzen duen eraikinik gabe, eta alboko etxeko izarak bistan daude. Udaleko webgunean dagoen historiako artxibo digitalari erreparatuz gero, herriaren martxa nolakoa zen irudikatu daiteke.
1914an gizonezkoak soldadutzara deitzen zituzten eta Marokoko gerrara bidaltzen. Udaleko langile batek laguntzen zien Donostiara. Herriko txiroen zerrenda udaletxean ipintzen zuten, haiek jasoko zuten orduko gizarte zerbitzuen laguntza. Larunbatetan plaza horretan azoka egiten zuten jada. Eta, Zumarragan Arte eta Ofizio eskola zegoen.