Zeraindarrek ikurrina handi bat jarriko dute bihar herriko errotondan
Bihar, 10:00etan, zeraindarrek herri bilera egingo dute udaletxean. Ondoren, 12:00etan, ikurrina handi bat jarriko dute errotondan. Ekitaldian Uharka abesbatzak abestuko du eta herriko trikitilari eta txistulariek joko dute. Gainera, nahi duenak agurra dantzatzeko aukera izango du. Amaitzeko, gazta eta sagardoa dastatuko dute. Ekitaldi hau Espainiako bandera jartzeko inposizioari erantzuteko antolatu dute.