42 eta 24 gailendu zaio Ampo Ordizia Hernani RCEri
Denboraldiko lehenengo derbia jokatu dute gaur arratsaldean Ampo Ordizia eta Hernani RCE taldeek. Partidari 16:00etan eman diote hasiera Altamiran. Igandetako ohiko ordutegitik larunbatera pasatu dute gaurkoan norgehiagoka, bihar Ordizian jokatuko den Josetxo Imaz lasterketa dela eta.
Partidaren lehendabiziko zatian Ampo Ordizia indartsu irten da zelaira eta markagailuan alde handia atera die Hernanikoei puntutan. Bigarren zatian Hernikoak gehiago estutu dute eta markagailuan aurrera egitea lortu dute. Ampo Ordizia erlaxatuago ibili da hasieran, hasierako denboran ateratako aldea dela eta. Hernaniarrak gerturatzen ari zirela ikusita berriro martxa hartu du herriko taldeak eta azkenean 42 eta 24ko markagailuarekin amaitu da partida, etxekoen mesedetan.
Orokorrean, Ampo Ordiziak kalitate handiko jokoa erakutsi du, eta baloia esku artean izan duten une gehienetan mina egin die Hernanikoei.