Idiazabalgo Udalak ludotekarako eta gaztelekurako hezitzaileak eta dantza irakaslea behar ditu
Idiazabalgo Udalak ludoteka eta gaztelekurako hezitzaileak eta dantza irakaslea kontratatu behar ditu. Abenduaren bukaerara arte udal langile bezala arituko dira eta urtarriletik ikasturte bukaerara arteko kontratu mota aurrerago erabakiko da. Ludotekako hezitzaileak bederatzi ordu lan egingo du astero, gaztelekuko hezitzaileak hamar eta dantza irakasleak hamabi.
Bete beharreko baldintzak honakoak dira: EGA agiria edukitzea, aisialdiko begirale agiriaren jabe izatea (dantza irakasleak ez du behar) eta eskarmentua izatea. Curriculumak liburutegian entregatu behar dira edo idiazabalkultura@gmail.com helbidera bidali, asteazkena baino lehen. Informazio gehiago nahi dutenek 943 18 70 99 edo 676 06 40 91 telefono zenbakietara deitu dezakete.