Lehen udalbatza demokratikoaren 80 urteak ospatu zituzten atzo
Legazpin, lehengo udalbatza demokratikoa sortu zela 80 urte bete direla eta, ospakizun ekitaldia antolatu zuten atzo arratsaldean. Ekimenari aparteko osoko bilkura batekin eman zitzaion hasiera, udaletxean 18:30ean. Espainiako bigarren Errepublikaren garaian lehengo udalbatza demokratikoa eratu zen 1933ko hauteskundeetan. Hori dela eta, Legazpiko udalak urte hartako eta aurreko udalbatza omendu nahi izan zituen. Batetik, 1931n herian aukeratu eta onartu zen korporazioa, eta bestetik, 1933an hauteskundeetatik sortu zena.
Udaletxeko areto nagusian, egungo udalbatzaz gain, garai hartakoa osatu zutenen senitartekoak ere bildu ziren. Pertsona guzti haiek gerra ondoren, “bidezko eta berdintasunezko gizarte baten alde borrokatu zutelako, eta beste batzuk euskal burujabetasuna lortzeko propzesuaren alde egin zutelako” ahaztua izan zen gerrako belaunaldi horri aitortza egiteko mozioa onartu zuen udalbatzak aho batez.
Ondoren, omenaldi publikoa egin zen Euskal Herria plazan. Ohorezko aurreskuaren ondotik, musika taldeek eta Josune Makibar sopranoak eta Xabier Barriolak elkarrekin abestu zuten. Amaitzeko, 20:00etan mokadutxoa izan zen gonbidatuentzat eta senideentzat gizarte zentroan.