Zumarragan grabatutako 'La herida' filma saritu dute Donostiako Zinemaldian
Fernando Francoren La herida film espainiarrak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du, eta, gainera, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eman diote Marian Alvarezi. Anaren, mugako nortasun nahasmendua daukan 30 urteko anbulantzia gidari baten, rola jokatu du Alvarezek. Hori dela-eta, bere kalterako gauzak egiten ditu, eta ez du nahi duena lortzen; zoriontsu izatea, alegia.
Otsailean filmeko hainbat pasarte grabatu zituzten Zumarragan. Etxeberri jatetxean izan ziren otsailaren 22an, eta ezkontza bat irudikatu zuten bertan. Irakurri eta ikusi orduan Goierriko Hitzak nola jaso zuen albistea: Etxeberri jatetxea plato bilakatu dute.