'Amantalek ixilean daramaten gerra' dokumentalaren estreinaldi arrakastatsua
Igandean Amantalek ixilean daramaten gerra estreinatu zuten atzo Seguran. Dokumental hau udalak ekoiztu du, 36ko gerra eta ondorengo urteak bizi zituzten emakumeen ekarpena ezagutzera emateko. Herritar talde batek eta Farapi enpresak ere parte hartu dute ekimen honetan. Dokumentaleko protagonistak Joxepa Arrondo, Maria Arrondo, Maria Alustiza, Margarita Telleria eta Pilar Mujika dira. Bost emakume hauek urte haietan bizitakoa kontatu dute. Atzoko ekitaldian bostek parte hartu zuten. 80 bat lagun elkartu ziren kultur etxean. Lehenengo dokumentala eman zuten eta ondoren bost protagonistei loreak eta txalo zaparrada oparitu zizkieten. Bukatzeko, luntxa egon zen. DVDa salgai dago, 12 eurotan.