Herrira!-ren kontrako polizia operazioa salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko
Eloy Velasco epailearen aginduz, Guardia Zibilak Herrira! plataformaren aurkako operazioa egin du gaur, Hego Euskal Herriko lau probintzietan. Hainbat egoitza mihatu eta 18 lagun atxilotu dituzte, horietatik 15 Gipuzkoan. Egoitzak ixteaz gain, diru kontuak eta sare sozialetako kontuak blokeatzeko agindua ere eman du Velascok. Sarekada hori salatzeko, elkarretaratzeak deitu dute gaur iluntzerako, Beasainen, Ordizian, Itsasondon eta Zumarraga-Urretxun, Bakearen bidean, utzi bakean EH. Atxilotuak lemapean.
- Itsasondon, 19:00etan, plazan.
- Beasain: 20:00etan, Bideluze plazan.
- Ordizia: 20:00etan, plaza nagusian.
- Urretxu-Zumarragan: 20:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan.