Ruben Lanz eta Izaro Rubio izan dira XIII. Josetxo Imaz memorialeko lehen goierritarrak
Atzo eguerdian jokatu zen Ordizian Josetxo Imazen omenezko XIII. lasterketa. Gaztetxoen proben ondoren abiatu zen helduen lasterketa Altamiratik. 714 partehartzailek amaitu zuten froga, iaz baino ehunen bat gutxiagok. Hamar kilometroko ibilbidea egin zuten korrilakariek, Ordiziatik irten, Beasain eta Lazkao zeharkatu eta, ondoren Ordizian amaitzeko. Egitekoa zen patinatzaileen proba, berriz, bertan behera geratu zen. Proban izan zen "giro bikaina" nabarmendu dute antolatzaileek. Eguraldia lagun, jende ugari bildu zen ibilbide osoan zehar korrikalariak animatzeko.
Atzo eguerdian jokatu zen Ordizian Josetxo Imazen omenezko XIII. lasterketa. Gaztetxoen proben ondoren abiatu zen helduen lasterketa Altamiratik. 714 partehartzailek amaitu zuten froga, iaz baino ehunen bat gutxiagok. Hamar kilometroko ibilbidea egin zuten korrilakariek, Ordiziatik irten, Beasain eta Lazkao zeharkatu eta, ondoren Ordizian amaitzeko. Egitekoa zen patinatzaileen proba, berriz, bertan behera geratu zen. Proban izan zen “giro bikaina” nabarmendu dute antolatzaileek. Eguraldia lagun, jende ugari bildu zen ibilbide osoan zehar korrikalariak animatzeko.
Sari nagusiak Goierritik kanpora joan ziren. Gizonezkoetan lehen postuan Abdelhadi Habassa iruindarra izan zen; 00:31:07 denborarekin. Lehen emakumezkoa, berriz, Kaoutas Boulaid (Espainia) izan zen 00:35:48 denborarekin.
Goierritarrei dagokionez, lehenengoa Ruben Lanz Alcelay legazpiarra izan zen. Sailkapen orokorrean zortzigarren amaitu zuen proba, 00:32:54 denborarekin. Emakumezkoetan Izaro Rubio ordiziarrak egin zuen lehenengo 00:39:39 denborarekin, beteranoen saria ere eman zuen 35 urtetik 40koen arten.
SAILKAPENAGizonezkoak:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.