Zeraindarrek ikurrina handi bat jarri dute herriko errotondan
Larunbatean zeraindarrek herri bilera egin zuten udaletxean eta ondoren ikurrina handi bat jarri zuten errotondan. Ekitaldian Uharka abesbatzak abestu zuen eta herriko trikitilari eta txistulariek jo zuten. Amaitzeko, gazta eta sagardoa dastatu zituzten. Ekitaldi hau Espainiako bandera jartzeko inposizioari erantzuteko antolatu zuten.