Zumarragako aholkularitza juridikoko zerbitzuak 26 emakumeri erantzun die
Zumarragako berdintasun sailaren ekimenez sortutako aholkularitza juridikoko zerbitzuan 26 emakumeri laguntza eman diete. Otsailean martxan jarri zutenetik maiatzera bitarteko datuak dira. Emakume horietatik %90 baino gehiago zumarragarrak dira, eta kasu gehienak genero indarkeriarekin lotuta daude.