Bi urte itxita egon ondoren, bihar arratsaldean irekiko dute Mandubiko errepidea
Bihar arratsaldean irekiko dute Mandubiko bidea. AHTren obrak egiteko itxi zuten eta bi urte pasatxo eman ditu itxita. Denbora honetan guztian, Mandubiko bizilagunek Arriarandik pasatzen den errepidea erabili behar izan dute. Hau luzeagoa eta estuagoa da.
Salbatoretik Mandubira doan bidea 2011ko San Joan egunean itxi zuten, AHTko obrak egiteko. Izan ere, errepidearen ondoan tunel bat egin behar zuten eta, beraz, bidea tokiz aldatu beharra zegoen. Obraren arduradunek bidea aurtengo maiatzean irekiko zutela esan zuten, baina urria ere heldu da.