Urola Garaiko Garapen Agentziak, Uggasak martxan jarritako Hazten ikasiz proiektu pilotuan parte hartu du Arrola Hornos y Servicios enpresak. Berekin batera, Goierri garaiko beste bederatzi enpresek hasi dute formazioa, baina batek ez du amaitu. Ikaskuntza proiektu bat da, Klaus North unibertsitateko katedradun alemanak asmatu eta garatutakoa.
Krisiak gogor jo ditu enpresa txiki eta ertain asko, horietako batzuk, Goierriko industria sarean oso errotuta zeudenak. Ia 60 urteko ibilbidea egin eta gero, ehun langile izatera iritsi zen Ormaiztegiko Letag enpresak ateak itxi zituen 2012an, erregulazio espediente baten eta hartzekodunen lehiaketan sartu eta gero. Orduan 35 langile ari ziren bertan. Langile haietako askok, kalegorrian gelditu ordez, kooperatiba bat sortu eta enpresaren ordura arteko jardunarekin jarraitzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Leberri.
Bihar, 19:00etan botako dute Zumarragako Etxeberri auzoko jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Festen egitarauak ez dakar berritasun nabarmenik, baina Raquel Fincias jai batzordeko kidea kezkatuta agertu da bizilagunen partaidetzarekin, «auzotar gutxik eman dute oraingoz jaietako ekintzetan parte hartzeko izena, eta ez dakigu nola aterako diren».