Jazpanarten bigarren edizioa, lantalde eta egitarau handiagoarekin
Aurkeztu dute Jazpanarten bigarren edizioa. Aurten “joan den urtean baino lantalde eta egitarau handiago” dutela azaldu dute. Garbiñe Irizar beasaindarrak eta Luka Zabala tolosarrak aurkeztu dute Jazpanarteko egitaraua, eta Udalari eskerrak eman dizkiete ekimen hau aurrera eramaten laguntzeagatik.
Urriaren 17an Beasaingo pareta ezberdinetan muralak jarriz hasiko dute Jazpanart. 19an umeentzako kartel tailerra egingo dute Igartza jauregian 17:00etan Imanol Aizpuruarekin, 19:00etan erakusketaren inaugurazioa egingo dute eta maping interaktiboa egingo dute Artek[LAB]eko kideek. Maping interaktiboaren bidez hiru dimentsiotako eraikinetan irudiak proiektatuko dituzte Igartza jauregiaren kanpoaldean. Erakusketa ikusgai egongo da urriaren 21etik 23ra 18:00etatik 21:00etara.Honakoek lanak egongo dira ikusgai: Ander Azkarate Beraga, Gabriel Coca, Aloña Garmendia, Kemen Iruretagoiena, Laura Marchante Lersundi, Mar de Dios, Ane San Jose, Matxalen Oñate eta Olatz Otalora. Horrez gain, Artek [LAB], Borthuzai, Elba Martinez, Asier mendizabal eta Iñaki Garmendia, eta Laurita Siles izango dira artista gonbidatuak. Iluntzeko 20:00etan kontzertua emango dute June y Los Sobrenaturales taldekoek.
Urriaren 20ean, igandea, Jazpanazoka egingo dute errotangoiz eta arratsaldez, eta 18:00etan Ane San Joseren desfilea ikusteko aukera izango da.
Urriaren 24an, osteguna, bideo proiekzioak egingo dituzte 19:00etatik aurrera, honakoak proiektatuz: Goierri Konpeti, Las aventuras de Joxe Miel y Soraya eta Harria, bertsoa eta dantza.
Informazio gehiago hemen.