Klaus North-en metodologia erabiliz enpresaren irudia landu du Arrolak
Urola Garaiko Garapen Agentziak, Uggasak martxan jarritako Hazten ikasiz proiektu pilotuan parte hartu du Arrola Hornos y Servicios enpresak. Berekin batera, Goierri garaiko beste bederatzi enpresek hasi dute formazioa, baina batek ez du amaitu. Ikaskuntza proiektu bat da, Klaus North unibertsitateko katedradun alemanak asmatu eta garatutakoa.