Leberri, Letag enpresaren errautsetatik langileek sortu duten kooperatiba
Krisiak gogor jo ditu enpresa txiki eta ertain asko, horietako batzuk, Goierriko industria sarean oso errotuta zeudenak. Ia 60 urteko ibilbidea egin eta gero, ehun langile izatera iritsi zen Ormaiztegiko Letag enpresak ateak itxi zituen 2012an, erregulazio espediente baten eta hartzekodunen lehiaketan sartu eta gero. Orduan 35 langile ari ziren bertan. Langile haietako askok, kalegorrian gelditu ordez, kooperatiba bat sortu eta enpresaren ordura arteko jardunarekin jarraitzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Leberri.

Prozesua gogorra izan bada ere –langile askok 50 urtetik gora dituzte–, produzitzen ari dira dagoeneko. Motorrak eta alternadore bereziak egiten dituzte, baita konponketak ere. Lehendik zituzten bezero batzuk mantendu egin dituzte. “Denek denetarik” egiten dutela azaldu dute langileek, eta soldatak ere antzekoak direla denen artean. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa GoiBerri aldizkarian.