Mutiloarrek eta zeraindarrek elkarlana bultzatzeko topaketa antolatu dute
Mutiloako eta Zeraingo udalek elkarlana bultzatzeko topaketa antolatu dute. Helburua hobeto elkar ezagutzea eta bi herriak hobetzeko indarrak batzea da. Topaketa hilaren 19an egingo dute, 09:30etik 18:00etara, Zeraingo Oiharte sagardotegian. 09:30ean gosaldu egingo dute, 10:00etan agenda osatu, 11:00etan eta 12:30ean solasaldiak, 14:00etan bazkaria (25 euro) eta 16:00etan hirugarren solasaldia. Haurrak denen artean zainduko dituzte. Parte hartu nahi dutenek hilaren 17a baino lehen izena eman behar dute. Horretarako, 943 80 04 50 edo 943 80 17 24 telefono zenbakietara deitu behar da edo mutiloa@udal.gipuzkoa.net edo zerain@udal.gipuzkoa.net helbideetara mezua bidali.