Latxartegi aretoa beteta aurkeztu du bere azken lana Jorge Gil legazpiarrak
Donostiako giza eskubideen zinemaldian estreinatu ondoren, Jorge Gil zinemagile legazpiarrak bere jaioterrian aurkeztu du El método Arrieta filma. Dokumental horrek, elkarrekin komunikatzeko Arrieta ahizpek asmatu duten keinu bidezko komunikazio sistema berezia kontatzen du. Filmak hartu duen sonagatik edo egilea bertakoa delako, bata edo besteagatik baina Latxartegi aretoa jendez bete egin zen okasiorako.

Egilea “oso gustura” agertu zen filma herrian bertan aurkezteko aukera izan duelako, eta “gau berezia” zela azaldu zuen, jendearen harrera ona eskertzearekin batera. Filma eman eta gero, zuzendaria, Jon Garaño ekoizlea eta Arrieta ahizpak igo ziren eskenatokira, eta filmaren inguruko solasaldia egin zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.