


Donostiako giza eskubideen zinemaldian estreinatu ondoren, Jorge Gil zinemagile legazpiarrak bere jaioterrian aurkeztu du El método Arrieta filma. Dokumental horrek, elkarrekin komunikatzeko Arrieta ahizpek asmatu duten keinu bidezko komunikazio sistema berezia kontatzen du. Filmak hartu duen sonagatik edo egilea bertakoa delako, bata edo besteagatik baina Latxartegi aretoa jendez bete egin zen okasiorako.


Zerainen bizi den Arantxa Ruiz de Larrinagak (Donostia, 1965) El Salvadorren izan zuen lehen harremana parte hartze dinamikarekin. Euskal Herrira itzuli zenean, Elhuyarren hasi zen lanean euskara normalizazio planetan, eta El Salvadorren ikasitakoa enpresetan praktikan jarri zuen. Lezoko Udalean 2000. urtean izan zuen parte hartze prozesu bat dinamizatzeko ardura. 2011n Gipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartze Zuzendaria izendatu zuten.