Xabier Lazkano donostiarrak irabazi du Osinalde bola txapelketa
Larunbatean Osinalde elkartearen 20. bola txapelketa jokatu zuten Gabirian. 42 lagunek parte hartu zuten, ohi baino gehiagok, eta sari nagusia Xabier Lazkano donostiarrak irabazi duen. Lazkano bigarrengoz nagusitu da Gabirian.
Lehenengo aldiz emakumeentzat saria ipini dute eta Naiara Peñagarikano gabiriarrak irabazi du. Gazteen artean ere bera izan zen onena. Lehiakide berari sari bat baino gehiago ematen ez diotenez, gazteen garaikurra (Etxahun Gorrotxategi bolari zenaren omenez haren familiak jartzen duena) Joanes Agirre idiazabaldarrari eman zioten.
Joko altuena 36koa izan zen. Seikoa baino handiagoa jotakoen artean, odolki sorta bat zozkatu zuten. Eneko Azarola legazpiarrari egokitu zitzaion. Saririk lortu ez zutenen artean, bi saski eta odolki sorta zozkatu zituzten: Markos Madinak eta Josu Lazkanok saskiak eraman zituzten etxera eta Iñaki Etxezarretak odolkiak.
Horra hor irabazleen zerrenda:
Sailkapen orokorra:
1-Xabier Lazkano (Donostia).
2-Iban Aizpeolea (Zerain).
3-Antonio Miner (Ereñotzu).
4-Itoiz Alustiza (Zerain).
5-Migel Arrospide (Hernani).
Herritarrak:
1-Joxe Maiz
2-Iñaki Maiz
3-Aimar Maiz
Gazteak:
1-Naiara Peñagarikano
2-Joanes Agirre
Emakumezkoak:
1-Naiara Peñagarikano