Zegamako Kasino elkartearen pikillo piper dastaketa arrakastatsua
Larunbatean Zegamako Kasino elkarteak pikillo piper dastaketa antolatu zuen. Antolatzaileak oso gustura daude jasotako erantzunarekin. Herritar asko hurbildu ziren plazara piperrak nola erretzen zituzten ikustera eta piperrak dastatzera. 540 kilo erre zituzten.