Aitor Arañak Kepa Kortaren esku utzi zuen klubaren gidaritza kargua.
Ostiralean egin zen Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritza taldea berritzeko bazkideen batzarra. Bertan, Kepa Kortak hartu zuen Aitor Arañaren lekukoa lehendakari lanetarako. Klubaren gidaritza lanetan Andoni Diaz, Asier Goenaga, Harkaitz Garmendia, Iñaki Erbina, Jon Korta, Jose Luis de Castro, Juan Mari Larrañaga eta Pablo Martinez de Santos izango ditu lagun Kortak.
Kepa Korta hasiera hasieratik klubeko kide izan da; lehenbiziko talde eta zuzendaritzako partaide izan zen. Kortak Arañari esker hitzak zuzendu zizkion. Era berean, kluba indartu eta bere etorkizuna sendotu eta “hemendik abendura erreflesio estrategiko bat” egiteko asmoa azaldu zuen.