Igartubeiti baserriko Sagardo Astea abian da. Hasiera emate ekitaldian Martin Garitano Diputatu Nagusiak, Ikerne Badiola Kultura diputatuak eta Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateak parte hartu dute. Aldundiak sagardo lehiaketako diplomak banatu ditu eta, ondoren, txalaparta jo dute eta dolarea martxan jarri. Hurrengo egunetan hainbat ekitaldi egongo dira.
Asier Zaldua
Goierri
Igartubeiti baserriko Sagardo Astea abian da. Hasiera emate ekitaldian Martin Garitano Diputatu Nagusiak, Ikerne Badiola Kultura diputatuak eta Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateak parte hartu dute. Aldundiak sagardo lehiaketako diplomak banatu ditu eta, ondoren, txalaparta jo dute eta dolarea martxan jarri. Hurrengo egunetan hainbat ekitaldi egongo dira.
Lehiaketako lehen saria, 3.000 eurokoa, Urnietako Setien sagardotegiko Eugenio Arrazolak irabazi du. Bigarrena, 2.000koa, Hernaniko Altzuetako Ibon Alkortarentzat izan da eta hirugarrena, 1.000 eurokoa, Usurbilgo Urdairako Francisco Azkonobietarentzat. Inoiz baino sagardotegi gehiagok parte hartu dute. 36k, hain zuzen ere.
Sagardo Asteko ekitaldiei dagokienez, sagar zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa egongo dira eta ostatuko Josu Landa sukaldariak ikastaroa emango du.
Zanpaketak egunero egingo dituzte, 11:30ean. Etzi eta igandean 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte. Antzezpenak Yartu elkarteko bost kidek egingo dituzte, etzi eta igandean: 11:30ean, 13:00etan, 16:30ean eta 18:00etan. XVII. mende hasieran baserrian nola bizi ziren erakutsiko dute. Gainera, bi egun horietan, Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu. Kirikoketan sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.
Horretaz guztiaz gain, Josu Landa Ezkioko ostatuko sukaldariak ikastaroa emango du. Eskola hilaren 17an izango da, 18:30ean, interpretazio zentroan. Sagar, patata eta foie lasaina sagardo saltsarekin eta sagar tarta egiten irakatsiko du. Parte hartu nahi dutenek 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu behar dute edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera mezua bidali izena emateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.