Birziklatzea erraza da lelopean Birziklapenaren Astea egingo dute datorren astean Urretxun eta Zumarragan. Sasieta Mankomunitateak antolatutako egitasmoak edukiontzi marroiaren erabilera bultzatzeko helburua du, baita birziklapenaren inguruko zalantzak argitzeko asmoa ere. Astearen baitan egingo dituzten ekintzez gain, Areizaga-Kalebarren plazan karpa bat ipiniko dute eta edukiontzi marroia erabiltzeko izena bertan eman ahal izango da aste osoan zehar.
Igartubeiti baserriko Sagardo Astea abian da. Hasiera emate ekitaldian Martin Garitano Diputatu Nagusiak, Ikerne Badiola Kultura diputatuak eta Garikoitz Aiesta Ezkio-Itsasoko alkateak parte hartu dute. Aldundiak sagardo lehiaketako diplomak banatu ditu eta, ondoren, txalaparta jo dute eta dolarea martxan jarri. Hurrengo egunetan hainbat ekitaldi egongo dira.
Gaur goizean egin da Ordizia Txapeldun XXVI. gazta lehiaketa Ordiziako udaletxeko arkupetan. Azken hamar urteetan iraileko Euskal Jaietako azokan egiten den gazta lehiaketan garaile izandakoen arteko txapelketa da. Dagoeneko Ordizian ezaguna den Rikardo Remiro Eulateko artzainak eraman ditu lehen eta bigarren sariak. Zeanuriko Jon Etxebarriak, berriz, hirugarrena. Irailean irabazitako urte bakoitzeko gazta bat aurkeztu zezaketen artzainek.
Zumarragako Beloki pilotalekuan aurtengo denboraldian eskolan ariko den pilotari taldea aurkeztu dute