
Zegamako Amezti mendi taldeko kideak Ezkio-Itsasoko Izazpi (971 metro) mendira joan ziren atzo. Mandubiko gainetik abiatu ziren eta Kizkitzako ermitatik igaro. Izazpitik Zumarraga aldera jaitsi ondoren, Mandubira itzuli ziren. Bertan, salda beroa hartu zuten.