Auzobusaren inguruko batzar irekia egingo du bizilagunekin bihar udalak
Auzobusaren inguruko batzar irekia deitu du biharko Urretxuko udalak. Bileraren helburua garraio publikoak eskaintzen duen zerbitzuaren inguruko iradokizunak jasotzea izango da, auzoetako 0bizilagunekin beraiekin zuzenean bilduz. Bilerari 19:00etan emango diote hasiera Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Auzobusa irailaren hasieran jarri zuen martxan Urretxuko udalak. Herri barruko autobus zerbitzu honekin udalak Urretxuko zenbait auzoetarako irisgarritasuna hobetu nahi izan du.