Hondarribiko parrokiako kanpaietako bat Ezkio-Itsason konpontzen ari dira
Ezkio-Itsasoko Solda-Berezi tailerreko Luis Romero Hondarribiko parrokiako kanpaietako bat konpontzen ari da. Kanpaiak lau urte daramatza isilik eta Santu Guztien Egunean joko dute berriro. Romero pasaitarra da, baina 18 urte daramatza Ezkio-Itsason. Kanpaien konponketan espezialista da, 2008an Gabiriakoaren pitzadurak konpondu zituenetik.