Leire Lopez preso beasaindarra libre geldituko da datozen orduetan
Leire Lopez preso beasaindarra aske geldituko da datozen orduetan. Madrilgo Soto del Real kartzelatik Puerto de Santa Mariako kartzelara bidean zeramaten Lopez, eta Cordoban geldialdia egiten ari zirenean jaso dute libre gelditu denaren albistea. Familiakoek eta lagunek jakitera eman dutenez, “abokatua epailearekin egon da, eta epaileak beste kausa batzuk zituela uste bazuen ere, beste kausarik ez zuela ikusita, libre uzteko erabakia hartu du”.
Beasaindarraren familiakoek azaldu dutenez, ez dakite jada kalera atera den edo paperak betetzen ariko den, baina, datozen orduetan kalean izatea espero dute. Urriaren 3an izan zuen epaiketa Lopezek.