Memoria historikoaren bekak 36ko gerrako biktimak omenduko ditu
Zumarragako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzaz bultzatutako Memoria Historiakoaren bekaren onuradunak Maialen Aranguren eta Ana Peña dira. Biak ala biak lanean ari dira jada, ikerketa martxoaren 3rako amaitu behar dute eta. Mikel Serrano alkateak esandakoaren arabera, ikerketaren emaitzak «biktimei eskainitako omenaldia izateko xedea du». Ikerlanak hala ere, «ez du inoren alde egiteko asmorik, errespetutik eta legea betez gertatu zenaren informazioa ezagutarazi nahi dugu», dio alkateak.